Javier Varona gailendu da Euskal Herriko Basoko Arku Tiraketa Txapelketan

Barren.eus 2018ko mai. 23a, 14:45

Elgoibarko Zarta arkulari taldeko bost kidek hartu zuten parte Ordizian jokatu zuten Euskal Herriko Basoko Arku Tiraketa Txapelketan, eta lehenengo bi postuetan sailkatu ziren bi taldekide, arku instintiboen modalitatean. 

Javier Varonak irabazi zuen proba, 352 puntu eskuratuta. Hala, iaz Zartako kide Hugo Sierrak irabazi zuen titulua eskuratu du Varonak. Irabazleak baino puntu bat gutxiago lortu zuen Zartako Jose Luis Garciak, 351 puntu, eta bigarren postuan sailkatu zen. Hugo Sierra eta Rafael Segui 8. eta 9. postuetan sailkatu ziren, hurrenez hurren, eta 15. postua eskuratu zuen Sergio Fernandezek.

Arku tiraketa modalitate honetan, animalien itxura izaten dute dianek. Untxi edo hegazti txikietatik hasi eta lehoi edo hartzetaraino izan daitezke animalien hiru dimentsiotako irudiak.

Lotura duten albisteak: