Haundik igoerako kanporaketa jokatuko du Andoiango Euskalduna taldearen aurka

Barren.eus 2018ko mai. 18a, 08:36

Liga Txapelketa hirugarren postuan amaitu zuen Haundik, eta igoera kanporaketak jokatzeko aukerarik gabe gelditu zela zirudien arren, mailaz igotzeko aukera izango du oraindik ere. S.D. Euskalduna taldearen aurka jokatuko dute Gorengo Mailako 5. eta 6. postuak jokoan izango den kanporaketa. Zapatuan, maiatzaren 19an, jokatuko dute joanekoa Andoainen, 17:30ean, eta hilaren 26an itzulerakoa, Mintxetan. Irabazleak igoera lortu dezake, honako baldintza betetzen bada: Erregional Ohorezko Mailako hirugarren sailkatuak igoera lortzea, betiere igoera lortzen duen taldea Tolosa ez bada. Hortaz, Euskaldunaren aurkako kanporaketa gainditu arren, baliteke igoerarik gabe gelditzea ere. Ligako azken jardunaldian gertatu zen moduan, berea egin beharko du Haundik eta maila bat goragoko emaitzei adi egon.

• Lehen Erregionaleko taldea Kopako finalerdietan

Bestalde, 1. erregional mailan diharduen C.D. Elgoibarreko taldeak Kopa Txapelketako finalerdiak jokatuko ditu zapatuan Mintxetan, 15:30ean. Eibarko Urki izango dute aurkari. Bigarren finalerdia Astigarragako Mundarrok eta Trintxerpek jokatuko dute

Era berean, Infantil Txiki mailako taldeak igoera kanporaketako final-laurdenak jokatuko ditu, partida bakarrera, Orioko taldearen aurka. Mintxetan izango da, zapatuan, 11:30ean