Iñaki Gorosabelek bosgarren postua lortu du La Rioja Bike Race probako Master 50 mailan

Barren.eus 2018ko mai. 16a, 14:13

Logroño inguruko mendietan jokatu zuten La Rioja Bike Race mendi bizikletako proba, maiatzaren 11tik 13ra bitartean. Milatik gora parte hartzaile izan zituen eta Master 50 mailan bosgarren postua eskuratu zuen Iñaki Gorosabel Laspiur elgoibartarrak. 

Hiru etapa zituen La Rioja Bike Race BTT probaren bosgarren ekitaldiak (ikus ibilbideak). Lehen etapan 68 kilometroko ibilbidea osatu zuten parte hartzaileek. Iñaki Gorosabelek bosgarren postua eskuratu zuen bere adin tartean, Master 50 mailan. 65 kilometroko bigarren etapan zazpigarren postuan sailkatu zen eta hirugarren egin zuen 50 kilometroko hirugarren eta azken etapan. Hiru etapetako emaitzak batuta, bosgarren postua eskuratu zuen Master 50eko sailkapen nagusian, 09:53:13ko denbora eginda. Andoni Etxeberria elgoibartarrak ere hartu zuen parte proban eta 35. postuan sailkatu zen, hau ere Master 50 mailan. 

Ziklokrosean aditua den Mathieu Van Poel txirrindulari herbeeretarrak irabazi zuen sailkapen nagusia gizonezkoetan. Emakumezkoetan Claudia Galicia gailendu zen. Orain arte jokatu diren bost edizioak irabazi ditu txirrindulari kataluniarrak.

Era honetako proba gehiagotan ere parte hartu izan dute Gorosabelek eta Etxeberriak. Iaz, adibidez, Alpeetako BTT proba gogorrena den Transalp proban lehiatu ziren. Austrian hasi eta Italiako Dolomitetan amaitzen den zazpi etapako lasterketa da, paraje ikusgarrietan jokatzen dena. Sei etapako Andalucia Bike Race lasterketan ere hartu zuten parte, eta Pirinioetan antolatzen diren probetan ere lehiatzen dira.

inaki gorosabel btt elgoibarlariojabikerace podium master50