Igeriketa Eguna egingo dute zapatuan Olaizaga kiroldegian

Barren.eus 2018ko mai. 16a, 08:04

Olaizaga kiroldegiko igerilekua gaztetxoz beteko da zapatuan. Sei eta hamalau urte bitarteko dozenaka umek hartuko dute parte Elgoibarko Igeriketa Taldeak antolatzen duen Igeriketa Egunean.

Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. maila bitarteko umeek hartuko dute parte Elgoibarko Igeriketa Egunean, 10:00etatik aurrera. Txikienentzako jolasak prestatu dituzte Elgoibarko Igeriketa Taldekoek eta koskortuagoentzak hainbat proba antolatu dituzte. Iaz, ia 200 umek hartu zuten parte Elgoibarko Igeriketa Egunean.

igeriketa eguna elgoibar olaiaga