Unai Loiola gailendu zen Aiastiako bola-joko txapelketan, eta lidergoa berreskuratu du

Barren.eus 2018ko mai. 14a, 12:34

San Migel taldeko Unai Loiolak irabazi zuen zapatuan Aiastian jokatutako bola-joko txapelketa, Gipuzkoako Hiru Txirlo txapelketako zazpigarren jardunaldia.

Unai Loiolak bost txirlo bota zituen. Mikel Almorza bergararra sailkatu zen bigarreen postuan, bost txirlo botata honek ere. Lastur taldeko Mateo Guenaga sailkatu zen hirugarren postuan, lau txirlorekin. Guztira 40 bolarik hartu zuten parte Aiastiako bola tokian zapatuan jokatu zuten jaurtialdian. Zazpi jardunaldi jokatu eta gero, Unai Loiola elgoibartarra dago sailkapen nagusiko lider, 33 txirlorekin. Azken jardunaldian Gorka Etxaniz azkoitiarrak kendu zion lehen postua berskuratu du Aiastiakoak. Etxanizek 32 txirlo ditu botata eta 27 txirlorekin dago hirugarren postuan Xabier Loiola. Azpeitiko Garmendipe bolatokian jokatuko da zortzigarren jardunaldia, maiatzaren 19an.

∞Lotura duten albisteak: