Igoerarik gabe geratu dira Haundi eta C.D. Elgoibarko kadeteak, oraingoz

Barren.eus 2018ko mai. 12a, 20:00

Haundik irabazi egin du Ligako azken partida Arrasaten, 1-3, baina Tolosak ere garaipena lortu du, eta honenbestez Haundik hirugarren postuan amaitu du Liga. Ohorezko Mailan diharduten kadeteek, berriz, 1-4 galdu dute Vasconiaren aurka jokatu duten mailaz igotzeko kanporaketa.

Haundik bere partida irabazi eta Tolosak berdindu edo galduko behar zuen, igoerarako kanporaketak jokatu ahal izateko. Berea egin du Haundik eta 1-3 irabazi dio Mondrari Arrasaten. Baina, tolosarrek ere ez dute hutsik egin eta 3-1 irabazi diote etxean Idiazabali. Hortaz, Haundik igoerako kanporaketak jokatzeko aukera ematen zuen bigarren postutik puntu bakarrera amaitu du Liga txapelketa.

• Kadeteek ezin lehen aukeran
C.D. Elgoibarreko ohorezko mailako kadeteek Euskal Ligara igotzeko kanporaketa jokatu dute gaur, partida bakarrera, Beasaingo Loinatz futbol zelaian. Elgoibartarrek Donostiako C.D. Vasconia taldea izan dute aurkari eta donostiarrek irabazi dute partida, 4 eta 1.
Beasaingo partida galdu arren, maila igoera lortzeko aukera berri bat izango du Elgoibarrek. Bizkaian eta Araban jokatuko dituzten igoera kanporaketako galtzaileen aurka jokatuko dute Hiruko Final bat.