Martin Hernandez eta Nerea Sasiain atletak Euskadiko txapeldun, 400 metrotako lasterketan

Barren.eus 2018ko mai. 10a, 16:53

Aire libreko Euskadiko Atletismo Txapelketak, 18 eta 20 urtez azpikoenak, jokatu zituzten asteburuan Durangon. Mintxeta Atletismo taldeak 400 metroko proban duen indarra erakutsi zuen urrezko bi domina irabazita.

Martin Hernandez Beitiak 51 segundu eta 54 ehunekotan osatu zuen 400 metroko lasterketa. Gimnastica Ulia taldeko Gorka Azurmendi (52.80) sailkatu zen bigarren postuan eta Fabian Andre Rivera (52.81) hirugarrengoan.
Emakumezkoetan ere Mintxetako atleta batek irabazi zuen 400 metroko proba. Nerea Sasiainek segundu bat baino gehiagoko aldea atera zion bigarren sailkatuari. 56 segundo eta 75 ehuneko denbora egin zuen antxitxikari elgoibartarrak eta 58 segundoan gelditu zuen kronometroa Durango Kirol Elkarteko Ainara Mugartegik. Atletismo Santurtziko Leire Perez sailkatu zen hirugarren, 59.08ko denbora eginda. Hernandez eta Sasiain 18 urtez azpikoetan lehiatu ziren. (ikus sailkapenak -PDF-)

Hogei urtez azpikoen txapelketan lehiatu zen Ander Armendia 400 metroko lasterketan hau ere, eta zazpigarren postua lortu zuen. Bere marka ondu zuen gainera Armendiak. Iñaki Beasainek 1.500 metroko lasterketan hartu zuen parte, 18 urtez azpikoetan. Lasterketa estrategiko baten aldeko apostua egin zuten parte hartzaileek, eta lehen itzulia minutu bat eta hogei segunduan osatu ostean, motel, kokapen ona eta azken mertroetako abiadura izan ziren funtsezkoak. Beasainek seigarren postuan amaitu zuen finala.
• Gipuzkoako txapelketako jardunaldia Irunen
Mintxetako alebinak ere lehiatu ziren asteburuan. Gipuzkoako txapelketako hirugarren jardunaldian hartu zuten parte, Irunen. Emaitza aipagarrienei dagokionez, Ane Agirregomezkortak 9. postua lortu zuen luzera jausian, 3,92 metroko jauziarekin. Nere Arregik laugarren egin zuen pisu jaurtiketan, 26,34 metroko jaurtiketari esker. Nere Arregik berak, Helene Zubizarretak, eta Nora Teviñok 500 metroko proban hartu zuten parte. Hirugarren proba batean ere lehiatu zen Nere Arregi, 60 metro hesietako proban. Azkenik, Maddi Platak eta Leire Etxabek 80 metroko proba korritu zuten.

atletismo mintxeta elgoibar irun luzera jausia

atletismo mintxeta elgoibar irun

atletismo mintxeta elgoibar irun arg

∞ Lotura duten albisteak: