Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

bolo jokua idotorbe elgoibar xabier loiolaGipuzkoako Hiru Txirlo bola-joku txapelketaren zazpigarren jardunaldia jokatuko dute zapatuan (maiatzak 12), Aiastiako bolatokian. Sailkapen nagusiko bigarren eta hirugarren postuan ailegatuko dira etxeko bi bolari, Unai Loiola eta Xabier Loiola.

Soraluzeko San Andres bolatokian jokatu zen seigarren jardunaldian Lastur taldeko Luis Guenaga gailendu zen, 9 txirlo botata. Gorka Etxaniz azkoitiarrak hirugarren postua eskuratu zuen, honek ere 9 txirlo botata. Emaitza horrekin gainera, aurrea hartu dio sailkapen nagusiko liderra zen Unai Loiola elgoibartarrari. Gainerako bolari elgoibartarrek moduan, Loiolak ez zuen bere mailarik onena eman San Andresen.

Gorka Etxanizek 30 puntu ditu sailkapen nagusian eta bigarren postuan dago orain San Migel taldeko Unai Loiola, 28 punturekin. Taldekideak baino puntu bat gutxiago du Xabier Loiola elgoibartarrak. Hala, San Migel taldeko bi bolariak ondo kokatuta ailegatuko dira etxean jokatuko duten tiraldira. 17:00etan hasiko da Aiastiako saioa.

∞Lotura duten albisteak:

bolo jokua san andres soraluze arg mikel urkia

Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza