Udako kirol ikastaroetan izena emateko epea zabalik da

Barren.eus 2018ko mai. 7a, 07:59

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak haur eta gazteei zuzendutako kirol eskaintza zabala prestatu du udarako. Interesatuek ekainaren 18ra arte eman dezakete izena.

Udako Kirol Campusaz gainera, Kirol Patronatuak hainbat ikastaro eskainiko ditu udan gaztetxoentzako. Aerobik Txiki, Zumba-Krosfit, Spinning edo Igeriketa ikastaroetan parte hartzea nahi dutenek, ekainaren 18ra arte eman dezakete izena Olaizaga kiroldegian edota Mintxetan. Ikastaroak ekainaren 25etik uztailaren 20ra izango dira.