Tecnifuelle, Espainiako Txapelketako finaletik kanpo 

Barren.eus 2018ko mai. 5a, 20:29

Amaitu da ametsa, finaletik kanpo laga du Elchek Tecnifuelle. Talde indartsua osatzen dutela erakutsi dute valentziarrek eta nagusitasunez irabazi dute Tecnifuelleren aurkako finalerdia, 26-19ko emaitzarekin. (argazki-bilduma dauka)

Grupo Assa BM Elche taldeak eta Madrilgo BM Sanse taldeek jokatuko dute jubenil mailako Espainiako Eskubaloi Txapelketako finala, domekan, 12:00etan, Olaizaga kiroldegian. Tecnifuellek hirugarren postua eskuratzeko partida jokatuko du Balonmano Porriño taldearen aurka, bihar, 10:00etan. 

Sekulako giroa egon da gaur ere Olaizaga kiroldegiko harmailetan. Tecnifuellek eta Elchek jokatu duten partidan Alacantekoak izan dira jaun eta jabe eta txapelketa irabazteko faborito argietako bat dela erakutsi dute. Sei goleko aldearekin ailegatu dira atsedenaldira, 16-10, eta bigarren zatian ere erakustaldia eman dute. Sanloko jokalariak saiatu dira markagailuan zuten aldea murrizten baina ezin izan dute.

Elgoibartarren eta valentziarren lehia baino lehenago jokatu dute lehen finalerdia BM Sansek eta Balonmano Porriño taldeek. Madrildarrek 31-22 irabazi diete galiziarrei. BM Sanse da Elgoibarko Zortziko Finalean orain arte jokatutako partida guztiak irabazi dituen talde bakarra.

∞Lotura duten albisteak: