Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

futbol federazioak 100 urte 4 sortzaileakGipuzkoako Futbol Federazioak 100 urte bete zituen atzo, eta kirolariak prestatzen egin duen lana aitortu dio Aldundiak. Lau taldek sortu zuten federazioa 1918ko apirilaren 25ean: Realak, Beasainek, Real Unionek eta C.D. Elgoibarrek.

Gipuzkoako Foru Aldundiak omenaldia egin zion Gipuzkoako Futbol Federazioari Foru Aldundiko Jargi aretoan, erakunde horren ehungarren urteurrena ospatzeko eta 100 urte horietan egin duen lana aitortzeko. 

Era berean, Gipuzkoako Futbol Federazioak berak ere egin du mendeurrena ospatzeko ekitaldia. Donostiako Miramar Jauregian egin zuten atzo, ehun urte bete zituen egunean. Federazioa osatzen duten 113 taldeetako presidenteak eta presidente ohiak omendu zituzten. C.D. Elgoibarrek 50 presidente izan ditu 100 urteko ibilbidean, eta horietatik 21 daude bizirik.Jon Basurto egungo presidenteak eta zazpi presidente ohik hartu zuten parte Donostiako ekitaldian (argazkian). Gainera, duela 100 urte federazioa sortu zuten lau taldeetako presidenteek aitortza berezia jaso zuten. Realak, Beasainek, Irungo Real Unionek eta C.D. Elgoibarrek sortu zuten federazioa 1918ko apirilaren 25ean.

cd elgoibar presidenteak omenaldia federazioa

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza