Puntu banaketa Haundi eta Tolosaren artean, eta igoera gero eta urrunago

Barren.eus 2018ko api. 23a, 14:19

Hirugarren eta bigarren sailkatuaren arteko lehia banako berdinketarekin amaitu zen aurreko zapatuan Mintxetan. Haundik zaila du igoera kanporaketa jokatzeko sailkatzea.

Bigarren dagoen Tolosak sailkapenean duen sei puntuko aldea murrizteko aukera galdu zuten elgoibartarrek zapatuan Mintxetan jokatu zuten elkarren aurkako partidan. Liga amaitzeko hiru jardunaldi falta dira orain, eta Haundik zaila du igoera lortzea, ezinezkoa ez bada ere. Lehen sailkatuak zuzenean lortuko du igoera eta bigarrenak beste nultzoko bigarrenaren aurka jokatuko du kanporaketa. Haundik hirugarren postuan jarraitzen du, Tolosarengandik sei puntura, eta laugarrenaren aurka jokatuko du asteburuan, Aloña-Mendiren aurka, Oñatin. Tolosak Lagun Onak taldearen aurka jokatuko du etxean, eta bigarren postua ziurtatu dezakete partida irabazita.

Bigarren postua lortzea da Haundiren helburua, baina hirugarrena ez galtzea ere garrantzitsua da, igoeragatik lehiatzeko aukera txikiren bat bat izan dezakeelako hirugarren zailkatuak, zenbait emaitza eta baldintza ematen badira.

haundi vs tolosa cd elgoibar mintxeta atezaina2

haundi vs tolosa mintxeta

haundi vs tolosa cd elgoibar mintxeta atezaina

haundi vs tolosa cd elgoibar mintxeta

haundi vs tolosa cd elgoibar mintxeta falta