Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Jose Gurrutxaga krosaren 25. ekinaldian parte hartu zuten 715 lagunek, domeka goizean, Elgoibarko kaleetan. Adinka eta sexuka banatutako hamahiru lasterketa izan ziren guztira (sailkapenak dauzka).

Mendaroko eta Elgoibarko ikastetxeetako eskola-umeek hartu zuten parte Elgoibar Ikastolak antolatutako Jose Gurrutxaga krosean, eta umeen lasterketa guztiak amaitu zirenean, 2001. urtetik atzera jaiotakoek izan zuten korrikarako aukera. Eguraldi eguzkitsua eta beroa izan zuten saltakariek eta jai giroa izan zen nagusi kaleetan. Lagun eta ezagunen animo artean aritu ziren saltaka kirolariak eta guztiek izan zuten saria, denei banatu baitzueten domina amaieran. Elgoibar Ikastolako arduradunek krosa antolatzen lagundu dieten guztiei eskerrak eman dizkiete eta baita parte-hartzaile guztiei ere. 

ARGAZKI-BILDUMA

Ikus hemen azken urteetako krosak:

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza