Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 04 22 josegurrutxagakrosa2014Jose Gurrutxaga krosaren 22. edizioa jokatuko dute datorren domekan (apirilak 26), Elgoibarko kaleetan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Elgoibarko eta Mendaroko 680 antxitxikarik eman dute izena 6tik 16 urtera artekoen lasterketetan parte hartzeko.

Elgoibar Ikastolak antolatuta, Jose Gurrutxaga krosa jokatuko da domekan. Guztira 13 lasterketa izango dira, lehen hamabietan 6 eta 16 urte bitarteko neska-mutilek hartuko dute parte, eta 16 urtetik gorakoek azken lasterketan. Nagusien lasterketan parte hartzeko izen-ematea egunean bertan egin ahal izango da udaletxeko arkupeetan.  

Jaiotako urtearen arabera, lau txandatan parte hartuko dute lasterkariek Jose Gurrutxaga krosean. 10:30ean hasiko dira txikienak, eta 12:00etan irtengo da azken taldea. Kalegoen plazan hasi eta amaituko dira lasterketa guztiak.

•Zozketa

Nagusien lasterketan parte hartzen dutenen artean, Real Sociedad-Levante futbol partidurako bi sarrera zozketatuko dituzte.

Ikus hemen azken urteetako krosak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza