Kalegoen plazako lur gogorrean Mintxetako berdegunean bezain ondo moldatzen direla erakutsi zuten neskek barixakuan, eta zorua irristakor laga zuen euria ere ez zen oztopo izan futbolean aritzeko. 40 bat neska batu ziren, Futbol Eskolan diharduten 17 neskez gainera dezente gehiago, alegia. Lau txandatan banatuta jokatu zuten futbolean Realeko Garbiñe Etxeberriak eta Aintzane Encinasek gidatutako saioan. Etxeberria Realeko emakumeen futbol alorreko koordinatzailea da eta Encinas Realeko eta, aldi berean, euskal selekzioko jokalari ohia.
Amaieran, parte hartzaileen artean Realeko emakumezkoen taldeko jokalariek sinatutako kamiseta bat zozketatu zuten. Neskak bakarrik ez, C.D. Elgoibarreko Futbol Eskolako mutilak ere aritu ziren futbolean Aita Agirre plazan.
∞Lotura duten albisteak
- Nesken artean futbola sustatzeko entrenamenduak eskaini dituzte Mintxetan C.D. Elgoibarrek eta Realak (2017-09-05)