Kros Antolatzaileen Espainiako Elkarteak Elgoibarren banatu ditu urteko sariak

Barren.eus 2018ko api. 15a, 09:51

Kros denboraldian nabarmendu diren atleta, entrenatzaile, babesle eta antolatzaileek, besteak beste, errekonozimendua jaso zuten Kros Antolatzaileen Espainiako Elkarteak (ANOC) urtero antolatzen duen galan.

Estreinakoz egin dute gala hau Euskal Herrian, ANOCek Mugertza krosaren 75. urteurrenarekin bat egin nahi izan baitu. Gala Elgoibarrera ekartzeaz gainera, aurtengo sari berezia (ANOC Sari Berezia) ere Mugertza krosari ematea erabaki du kros antolatzaileen elkarteak. Hamahiru krosek osatzen dute ANOCen egutegia eta horietatik hiru euskal lurretan jokatzen dira: Amorebieta, Donostia eta Elgoibarkoa. Mugertza krosa da, gainera, Atapuercako krosarekin eta Sevillan jokatzen den Italicakoarekin batera, aurten IAAF kategoria izan duen hiru krosetako bat. Aipaturiko krosetan gertatutakoaren laburpena egin ostean, horietan nabarmendu diren atletak saritu dituzte Herriko Antzokian egin duten denboraldi amaierako krosaren galan.

Hona Galan banatu dituzten sariak eta sarituak:

ARGAZKI-BILDUMA: ANOC gala

anoc gala elgoibar amaieran danak mugertza

∞Lotura duten albisteak: