Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 04 17 kirolkanpusa2013Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak antolatzen duen Udako Kirol Campusean parte hartzea nahi dutenek ekainaren 5a baino lehen eman beharko dute izena Olaizaga kiroldegian. Aurreko urteetan bezala, bi mailatan banatuko da kirol udalekua: Haurren kirol campusa, 2008 eta 2004 urte bitartean jaiotako haurrei zuzendua, eta Goi Mailako Kirol Campusa, 2003 eta 2000 urte bitartean jaiotako gazteentzat. Era berean, patinaje ikastaroa antolatu du patronatuak.

Udako Kirol Campusak hogei saio izango ditu, ekainaren 22tik uztailaren 17ra bitartean, astelehenetik  barixakura, 9:30etatik 12:30etara. Goi Mailako Campusean, berriz, teknikoki eta fisikoki exijentzia handiago izango dute gazteek.  Tituludun zazpi monitorek zuzenduko dituzte taldeak eta herriko hainbat kirol-klubek ere hartuko dute parte campusean egingo dituzten ekintzetan. Joan den urtean 173 umek hartu zuten parte campusean. Prezioa iazko berdina izango dela jakinarazi dute Udal Kirol Patronatuko arduradunek: 95 euro bazkideek eta 105 euro bazkide ez direnek. 

Patinaje ikastaroa 

Aurreko urteetan izandako arrakasta ikusita, familiei zuzendutako patinaje ikastaroa antolatu du, beste behin ere, Udal Kirol Patronatuak. Maiatzeko barixakuetan izango dira saioak: maiatzaren 8an, 15ean, 22an eta 29a, hain justu eren. Elgoibar Ikastolako frontoian emango dute ikastaroa, 18:00etatik 19:30etara. Interesatuek maiatzaren 6a baino lehen eman beharko dute izena Olaizaga kiroldegian edo Mintxetako harreran. Familientzako prezioa 37 eurokoa izango da eta 47 euro bazkide ez direnentzakoa. Banaka ere eman daiteke izena (30 euro bazkideek eta 37 euro bazkide ez direnek).

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza