Hamabost xakelarik hartu dute parte Euskal Herriko txapelketan: zazpi bizkaitarrek, lau arabarrek, bi nafarrek eta bi gipuzkoarrek. Apirilaren 3tik 7ra bitartean jokatu zituzten elkarren aurkako partidak, suitzar erara, Eibarko Unibertsitatean. Markel Kerexeta elgoibartarrak sei partida jokatu zituen, eta hiru puntu batu zituen hiru partida irabazita. Tamalez, ezin izan zuen lehen partida jokatzera agertu eta galdutzat eman zioten partida hori. Aritz Morantek irabazi zuen txapelketa 7 partidatan 6,5 puntu lortuta. Jose Luis Muñoz sailkatu zen bigarren postuan eta Ander Garralda sailkatu zen hirugarren. (ikus sailkapena)
*Argazkiak: Eider Velasco.