Kros Antolatzaileen Elkarte Nazionalak (ANOC) Elgoibar aukeratu du 2018ko gala ospatzeko, Mugertza krosaren 75. urteurrenarekin bat eginez. Hala, aurtengo krosa jokatu eta hiru hilabetera, Espainiako kros atleta onenak batuko dira beste behin ere Elgoibarren, azken urteetan Burgosen egin duten galan parte hartzeko. Herriko Antzokian izango da, zapatuan, 19:00etan.
• 'Mugertza, Elgoibar Munduratu duen krosa' dokumentala
Ekitaldia hasi aurretik, 18:15etik aurrera, Euskal Telebistak Mugertza Krosaren 75. urteurrenari buruz eginiko dokumentala, Mugertza, Elgoibar Munduratu duen krosa izenekoa, eskainiko dute Herriko Antzokiko zine pantailan. Gaztelerazko bertsioa emango dute oraingoan, euskarazkoa eskaini baitzuten Juan Muguerza Nazioarteko Krosaren 75. Urteurreko Galan, joan den urtarrilaren 12an. Dokumentalaren emanaldia eta gala bera ekitaldi irekiak izango direla ohartarazi dute antolatzaileek eta herritar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera. Asteburuari bukaera emateko, urteko bilera ere Elgoibarren egingo du ANOCek. Kros antolatzaileak Elgoibarko udaletxeko pleno aretoan batzartuko dira domekan, hilaren 15ean, 10:00etatik aurrera.
• ANOC Sari Berezia eta gainerako sarituak
Gala Elgoibarrera ekartzeaz gainera, aurtengo sari berezia (ANOC Sari Berezia) ere Mugertza krosari ematea erabaki du kros antolatzaileen elkarteak. Hona banatuko dituzten sariak eta sarituak.
- Atleta Handiaren Saria: CORO FUENTES
- Entrenatzaile Handiaren Saria: GERARDO CISNEROS
- Antono Rodriguez Saria: JUAN LUCAS DE LA FUENTE
- Telebistaren Saria: EUSKAL TELEBISTA
- Komunikatzailearen Saria: WANG CONNECTION (Ikusi hemen Mugertza krosari buruz egin zuen bideoa)
- ANOC Sari Berezia: JUAN MUGUERZA NAZIORTEKO KROSA
- Burgos Alimentaria Garaikurra: Gizonezkoak: FERNANDO CARRO (1. saria) AYAD LAMDASSEM (2. saria). Emakumezkoak: TRIHAS GEBRE (1. saria) NURIA LUGUEROS (2. saria). Gizonezkoak 20 urtez azpikoetan: OUASSIM OUMAIZ. Emakumezkoak 20 urtez azpikoetan: JUNE ARBEO
- Antonio Serrano Fundazioaren sariak (23 urtez azpikoentzat) Gizonezkoak: SERGIO GARRIDO (1. saria) AMIN HOUKMI (2. saria). Emakumezkoak: ERIKA TORNER (1. saria) LUCIA ALVAREZ (2. saria)
- Fama Saria (taldeka). Gizonezkoak: AÑARES RIOJA. Emakumezkoak: BILBAO ATLETISMO.
∞Lotura duten albisteak:
- Mugertza krosari buruzko erakusketa otsailaren 25era arte egongo da ikusgai Kultur Etxean (2018-02-03)
- Sebastian Coe IAAFeko presidenteak ere badu Mugertza krosari buruzko liburua (2018-01-25)
- Bostehun ume baino gehiagok hartu dute parte Mugertza krosari buruzko marrazki lehiaketan (2018-01-16)
- Jebet eta Barega gailendu dira krosaren osagai guztiak eduki dituen 75. Mugertza krosean (2018-01-14)
- Mugertza krosaren iraganak eta orainak bat egin dute 75. urteurrena ospatzeko Galan (2018-01-12)
- 'Gazelen Hatsa’, krosaren historia, testigantzak eta irudia batzen dituen liburua (2018-01-11)
-
Goi mailako parte hartzea izango du Mugertza krosaren 75. ekitaldiak (2018-01-10)
- Elgoibar galaz jantziko da Mugertza kroseko irabazleei eta herritarrei esker ona erakusteko (2018-01-08)
- Mugertza krosaren 75. urteurreneko ospakizunez arduratuko den lantaldea aurkeztu dute (2017-07-20)