Tecnifuelle Euskadiko txapeldun izan da eta Deca hirugarren postuan sailkatu da

Barren.eus 2018ko mar. 25a, 16:32

Jubenil mailako Euskadiko Txapelketako Lauko Finalak jokatu dituzte asteburuan Sanloko bi taldek; Tecnifuellek Zarautzen eta Decak Urdulizen. Zarautzekoan Tecnifuelle gailendu da, jokatutako hiru partidak irabazita.

Tecnifuellle Elgoibar taldeko neskak jaun eta jabe izan dira Zarautzko Aritzbatalde kiroldegian jokatu duten Euskadiko Txapelketako Lauko Finalean. Barixakuan Ttakun taberna Pulpo Zumaiako taldeari irabazi zioten gol bateko aldeaz (21-20). Zapatuko juardunaldian etxeko taldea hartu zuten mendean, Aiala ZKE. Elgoibartarrek 25-16 irabazi zieten zarauztarrei (zarauzkohitza.eus webgunean ikus ditzakezue partidako irudiak) Gaur jokatu duten hirugarren eta azken partidan ere irabazi egin du Tecnifuellek, 21-25 irabazi dio Donostiako Lacturale Bera Bera taldeari. Emaitza horiei esker irabazi du Tecnifuellek Euskadiko Txapelketa. Aiala etxeko taldea sailkatu da bigarren postuan, Zumaiako Pulpok eskuratu du hirugarrena eta Bera Berak amaitu du laugarrena sailkapen orokorrean.

• Deca Elgoibar, hirugarren
Deca Elgoibar jubenil mutilen taldeak, berriz, Urdulizen jokatu du Lauko Finala. Elgoibartarrek garaipen batekin hasi zuten txapelketa barixakuan, 20-22 irabazi baitzuten Bidasoa Irun taldearen aurkako partida. Zapatuan, baina, sei goleko aldeaz (17-23) galdu zuten Gran Camping Zarautz taldearen aurkako partida erabakiorra, Lauko Finala irabazi duen taldea baita Zarautzkoa. Gaur jokatu duten partidan etxeko taldearen aurka lehiatu dira Decako jokalariak eta 28-25 galdu dute partida. Honenbestez, Gran Camping Zarautz izan da txapeldun, hiru aurkariei irabazi eta gero. Txapeldunorde Urduliz izan da, Elgoibar hirugarrena eta Bidasoa Irun laugarrena.

Nesken zein mutilen Lauko Finaletako lehen hiru sailkatuak Espainiako Eskubaloi Txapelketa jokatzeko sailkatu dira.

tecnifuelle sanlo zarautz hitza txapeldun sireketakebu