Maite Maiora gailendu da Donostia eta Hondarribia arteko Talaia Trail mendi lasterketan

Barren.eus 2018ko mar. 25a, 15:23

Talaia Trail mendiko lasterketaren zortzigarren ekitaldia irabazi du Maite Maiorak gaur goizean. Donostian hasi eta Hondarribian amaitu dute 30,8 kilometroko ibilbidea duen proba.

Udaberrian sartu berri garen arren, neguko giroarekin jokatu da gaur Fortuna KEk antolatutako Talaia Trail mendiko lasterketa. Antxitxikariak 9:30ean irten dira Donostiako Gros auzoko Katalunia plazatik eta Ulia, Pasaiako badia, eta Jaizkibel zeharkatu ondoren, Hondarribian bukatu dute lasterketa. Lasterketaren zati handienak Talaia Bidea jarraitzen du, Gipuzkoako Foru Aldundiak ein handi batean egokitua eta bi naturgune babestu zeharkatzen dituena, Ulia eta Jaizkibel mendiak. (ikus ibilbidearen mapa eta perfila).
Emakumezkoetan Maite Maiora izan da azkarrena, 2.44.17ko denbora eginda. Lurdes Oiartzabal lezoarrak egin du bigarren (2.56:10) eta Itsaso Leundak hirugarren (3.02.16). Gizonezkoetan Jokin Lizeaga urnietarrak irabazi du proba, 2.14.18ko denborarekin. Azken hiru urteetan proba irabazi duen Iker Oliveri hondarribiarra sailkatu da bigarren postuan (2.16.03) eta beste hondarribiar bat, Joxe Amunarriz, ailegatu da hirugarren helmugara (2.21.25).

Argazkiak bidasoa.hitza.eus webgunean.