Tecnifuellek eta Decak Euskadiko Txapelketako Lauko Finalak jokatuko dituzte asteburuan

Barren.eus 2018ko mar. 21a, 12:54

Sanloko jubenilen bi taldek, Tecnifuellek eta Decak, Euskadiko Lauko Finalak jokatzeko sailkatu dira. Pizeria Salento taldeak, berriz, mailaz igo izana ospatuko du babesleak antolatutako festan.

Nesken taldea, Tecnifuelle, Zarautzen jokatuko den Lauko Finalean lehiatuko da, barixakutik domekara bitartean. Pulpo Zumaiako taldea, Donostiako Bera Bera eta Zarautzko Aiala taldeen aurka aurka jokatuko dute Igor Lizarraldek entrenatutako jokalariek. Mutilen taldeak, Deca Elgoibarrek, Urdulizen jokatuko den Lauko Finalean hartuko du parte. Elgoibartarrek Bidasoa Irun, Zarautz Z.K.E eta B.M. Urduliz taldeen aurka jokatuko dute. Lauko Finaletako lehen hiru sailkatuak Espainiako Eskubaloi Txapelketa jokatzeko sailkatuko dira. Tecnifuellek eta Decak Lauko Finaletan jokatuko dituzten partiden ordutegiakĀ sanlo.net webunean dituzue.

Deca sanlo elgoibar

ā€¢Maila igoera ospatuko du Salentok
Gipuzkoako Txapelketako Lehen Mailara igotzea lortu du Pizeria Salentok, Sanloko senior gizonezkoen bigarren taldeak. Mailaz igo izana ospatzeko festa antolatu du babesleak Salento Pizeriak. Zapatu honetan, martxoaren 24an, izango da festa jatetxean, 19:00etatik aurrera. Besteak beste DJak eta photocalla izango ditu.

Salento sanlo eskubaloia elgoibar