Ipar Martxa ikastaroa egingo dute martxoaren 24an

Barren.eus 2018ko mar. 20a, 12:48

Azken bi hilabeteetan antolatuko Ipar Martxa (Nordic Walking) ikastaroek izan duten arrakasta ikusita, saio berri bat antolatu du Udal Kirol Patronatuak martxoaren 24rako. Eguaztena da izena emateko azken eguna.

Zapatu honetan, martxoaren 24an, izango da Ipar Martxa Ikastaroa Mintxetan, 10:30etik 12:30era bitartean. Mintxetan hasiko badira ere, Sallobenteko parajeetan ibiliko dira oinez. Aurrekoetan bezala, hastapen ikastaroa izango dela zehaztu dute antolatzaileek, eta hortaz, beharrezkoak diren makilak eurek lagako dizkiete parte hartzaileei.

Ekimenean parte hartu nahi dutenek Olaizaga Kiroldegian edo Mintxetan eman dezakete izena martxoaren 21a baino lehen. Udal Kirol Patronatuko bazkideek 12 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek, aldiz, 15 euro.