Mendiko eskiko Euskal Kopa irabazi du Iñigo Larizek

Barren.eus 2018ko mar. 16a, 08:56

Euskal Mendizale Federazioaren mendi eskiko 2018ko Txapelketetan azkena, taldekakoa, joan den asteburuan jokatu zuten Europako Mendietan, Regil Zeharkaldiaren 43. edizioan. Iñigo Lariz elgoibartarra bi txapel irabazita itzuli da.

Haizete handiek baldintzatutako proba izan da aurtengo Regil Zeharkaldia, ibilbideak asko aldatu eta egokitzeraino. Baldintzak baldintza, proba jokatu zuten zapatuan, eta Manu Merillas eta Wilfrid Jumere bikotea izan zen azkarrena gizonezkoetan, eta euskal selekzioko Lide Leibar eta Igone Camposek osatutakoa emakumezkoetan. Iñigo Lariz elgoibartarrak eta Igor Alzelai legazpiarrak osatutako bikoteak irabazi zuen jokoan zegoen Euskal Herriko Taldekako txapelketa.
• Euskal Kopa Larizentzat
Era berean, 2018ko Euskal Kopa lehiaketa honekin erabaki da. Lau proba jokatuta (Causiat Extreme, BandresKarolo, Altitoy eta Regil), Iñigo Lariz gailendu da senior gizonezkoen mailan.
Zeharkaldia Panticosan
Mendi Eskiko denboraldia bere azken txanpara arrimatzen ari da. Martxoaren 25ean Espainiako Taldekako txapelketa jokatuko da Candanchun. Martxoaren 18a da beste egun seinalatua: Euskal Mendizale Federazioaren XL. Zeharkaldia egingo da egun horretan, Panticosan.

regil zeharkaldia lariz alzelai txap