Nerea Sasiain: "400 metrokoan Euskadiko erekorra ontzea da orain arteko nire emaitzarik onena"

Barren.eus 2018ko mar. 16a, 10:35

Atletismoaz, txapelketez, eta 400 metroko lasterketaz berba egin du BARRENek Nerea Sasianekin eta bere entrenatzaile Mikel Anakaberekin. Honako bideoan ikus dezakezue elkarrizketa.

Mintxeta Atletismo Taldeko atleta denboraldi aparta egiten ari da. Gipuzkoa eta Euskadiko txapelketak irabazi zituen lehenik, Euskadikoan 200 eta 400 metroko lasterketetan gailenduz. Gero, 18 urtez azpiko Espainiako Atletismo Txapelketan hartu zuen parte Antequeran (Malaga, Espainia), martxoaren 10ean eta 11n.

Sasiain 400 metrokoan lehiatu zen, eta laugarren postua lortzeaz gainera, 20 urtez azpikoen Euskadiko errekorra ondu zuen finalerdietako lasterketan, 56 segundu eta 77 ehuneko denbora eginda.

∞ Lotura duten albisteak:

nerea sasiain mintxeta elgoibar prest