44 bikotek hasiko dituzte zapatuan emakumezkoen eta gizonezkoen pala txapelketak

Barren.eus 2018ko mar. 14a, 10:18

Uste baino bikote gehiagok izena eman dutela-eta, emakumezkoen eta gizonezkoen pala txapelketen hasiera aurreratzea erabaki dute antolatzaileek. Zapatu honetan, martxoaren 17an, jokatuko dituzte aurreneko partidak Kalegoen Plazako frontoian.

Emakumeen binakako zazpigarren pala txapelketan 16 bikotek eman dute izena eta 28 bikote arituko dira lehian gizonen hirugarren pala txapelketan. Iaz, guztira 36 bikote aritu ziren lehian. Antolatzaileek bi pala txapelketak apirilaren 3an hastea aurreikusten bazuten ere, hasiera aurreratu behar izan dute bikote askok izena eman dutelako. Partidak martitzen, eguen eta zapatuetan jokatuko dituzte Kalegoen Plazan (euria egingo balu Elgoibar Ikastolako frontoian).

Emakumeak bi multzotan banatuta arituko dira lehian eta multzo bakoitzeko lau bikoterik onenak sailkatuko dira final-laurdenetako kanporaketetara. Gizonak bost multzotan banatuko dituzte, eta talde bakoitzeko hiru bikoterik onenak eta multzo guztiak kontutan hartuta laugarren sailkatu onena sailkatuko dira kanporaketetara.

Finalak ere atzeratu egin dituzte, eta ekainaren 15ean jokatu beharrean eklainaren 22an jokatuko dituzte.

Lotura duten albisteak: