Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

lagunak txirrindulari saria elgoibarTxirrindulari oñatiarrak nabarmendu ziren kadete mailako txirrindularientzako 26. Elgoibarko Lagun Taldea Saria txirrindulari lasterketan. Aimar Erostarbe txirrindulari txantxikuarra izan zen azkarrena, eta taldekako sailkapen nagusia Ulma Aloña Mendi taldearentzat izan zen.

Mintxetan hasi eta amaitu zen estreinakoz Elgoibarko Lagun Taldeak antolatutako kadeteentzako txirrindulari lasterketa. 52 kilometroko ibilbidea osatu ostean, Aimar Erostarbe (Ulma) oñatiarra ailegatu zen lehena helmugara, 1.18.23ko denbora eginda. Irabazleak 39,8 kilometro orduko batez besteko abiaduran osatu zuen proba. Errepide gaineko lehen garaipena izan da Erostarberentzat, eta 17 segundoko aldea atera zion bigarren egin zuen Beñat Carbayedari (Bazpi). Enekoitz Azparren (Caja Rural) sailkatu zen hirugarren postuan, irabazlearengandik 22 segundora.

Guztira 87 txirrindularik amaitu zuten proba eta 48k laga zuten bertan behera. (Ikus sailkapena)

Aimar Erostarbe Elgoibar buruntzazpi

 lagunak txirrindulari saria elgoibar tropela txankakoa

lagunak txirrindulari saria elgoibar txankakoa

lagunak txirrindulari saria elgoibar iturriaga

lagunak txirrindulari saria elgoibar iturriaga 3

lagunak txirrindulari saria elgoibar iturriaga 3 etxeak

Lehiaketa 2018

GUREAN.EUS

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza