Pilotari gaztetxoen arteko lehia politak ikusi ziren Pilota Egunean

Barren.eus 2018ko mar. 12a, 18:59

Kalegoen plazako frontoia irristakor eta arriskutsu laga zuen euriaren erruz ezin izan zituzten Pilota Egunerako aurreikusita zeuden final guztiak jokatu, baina giro eta lehia politak laga zituen gaztetxoen artean pilota eta kirola sustatzeko ekimenak.

Elgoibar Ikastolako neska-mutilek kalera atera zuten pilota zapatuan egin zuten 21. Pilota Egunean. 6 eta 12 urte arteko umeek hamalau final jokatu behar zituzten arren, hamargarren partida amaitzearekin bat euria hasi zuen eta irristakor laga zuen Kalegoen plazako zorua. Ikastolako eta Lagunak Pilota Eskolako arduradunek azken lau partidak bertan behera lagatzea erabaki zuten inork minik ez hartzeko. Edonola ere, parte hartzaile guztiek jaso zituzten oroigarriak. Gainera, sari banaketa ekitaldian, partiden hasieretan bezala, Aspe enpresako pilotari profesional Aitor Irustaren laguntza izan zuten antolatzaileek.

pilota eguna elgoibar ikastola aitor irusta

pilota eguna elgoibar ikastola aitor irusta 1

pilota eguna elgoibar ikastola 4

pilota eguna elgoibar ikastola atzelarixa

pilota eguna elgoibar ikastola lp

pilota eguna elgoibar ikastola orokor

pilota eguna elgoibar ikastola n

pilota eguna elgoibar ikastola txanpona

pilota eguna elgoibar ikastola n2