Mintxetan hasi eta bukatuko da estreinakoz kadeteen txirrindulari lasterketa

Barren.eus 2018ko mar. 7a, 19:13

Elgoibarko txirrindulari eskolak antolatuta, kadete mailako txirrindularientzako 26. Elgoibarko Lagun Taldea Saria txirrindulari lasterketa jokatuko dute zapatuan, martxoaren 10ean. Estreinakoz Mintxetan hasi eta amaituko da proba.

Kalegoen plazatik irten beharrean Mintxetatik irtengo dira txirrindulariak Lagunak eskolak zapaturako antolatu duen proban. Izan ere, egoitza berria Mintxetan dutenez, bertatik irten eta bertan amatuko dira aurrerantzean antolatzen dituzten lasterketak. Orain arte Santa Ana kalean egoten zen helmuga. Hortaz, amaiera dezente gogorragoari aurre egin beharko diote txirrindulari gazteek. 11:00etan izango da irteera eta 52 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute.

lagunak lasterketa mintxeta helmuga marrazten 2