Lilatoiaren 29. ediziorako 6.050 emakumek eman zuten izena, eta 5.218k amaitu zuten proba, Atletico San Sebastianeko antolakuntzak jakinarazi duenez. Elgoibartik eta Mendarotik 56 emakume batu ziren aldarria eta kirola uztartzen dituen lasterketara, iaz baino hiru gehiago.
Helmugara iristen lehen elgoibartarra Nerea Sanz izan zen (23:16). Lehen mendaroarra, berriz, Lorea Cabello (20.09). Lasterketa Lorea Ayala donostiarrak irabazi zuen, 18 minutu eta 7 segundoko denborarekin.
Lilatoia egin zuten estreinako aldian, 1990ean, 150 emakumek hartu zuten parte. Donostiako emakume talde batek izan zuen emakumeentzako lasterketa antolatzeko ideia, Berlinen emakumez jositako lasterketa bat ikusi ostean. Urteetan Donostiako Koordinadora Feminista arduratu zen antolakuntzaz, baina "handi geratzen hasi zitzaien", eta, duela lau urtetik, Atletico San Sebastian elkarteak dihardu lan horretan.
Urtetik urtera izen ematea goraka doala diote antolatzaileek. Datuen bidez esanda, 2014an, 3.500 bat emakume atera ziren Lilatoian; 2015ean, 3.870; 2016an, 5.500; eta iaz, 5.780.
• Itzaletik argitara
Ikusmenaren hariari lotuta jarri diote Itzaletik argitara leloa aurtengo edizioari. Begisarerentzat izango da modu solidarioan bildu duten dirua, erretinosi pigmentario gaixotasuna dutenen Gipuzkoako elkartearentzat. Ikusgarritasuna eman nahi diote gaitza dutenei, informazioa zabaldu, eta, batik bat, ikerketarako dirua bildu.
Elgoibartarren emaitzak (postua, izena eta denbora)
- 70 NEREA SANZ 23:16
- 71 LORE BEREZIARTUA UNZUETA 23:17
- 100 LOURDES SAN MARTIN ANDONEGUI 23:58
- 193 ZURIÑE ZANGITU UNANUE 25:56
- 225 ANA CASTILLA MOLIN 26:27
- 332 SONIA REVERT MEDEL 27:30
- 368 CARMEN MORALES ALCOVER 27:54
- 376 EIDER TELLETXEA AGIRRE 27:56
- 441 PILAR DE LA LAMA LOPEZ 28:22
- 503 ENARA GOROSTIZA UNZUETA 28:53
- 505 AMETS IZAGIRRE ZABALA 28:53
- 546 ANDREA ARRIETA 29:08
- 606 ARIANA NOGALES 29:23
- 683 SAIOA IRIONDO ANSOLA 29:50
- 732 IDURRE RAMOS SAN MARTIN 30:04
- 733 ARANTZA ALONSO ALBERDI 30:04
- 737 ANA LEON ARTECHE 30:04
- 740 MAIDER LETE IZAGUIRRE 30:05
- 743 AMAIA OÑEDERRA ETXEBERRIA 30:05
- 803 VERONJCA LABERNIA HAZAS 30:20
- 805 EDURNE VELA BLAZQUEZ 30:20
- 1089 NORA MIGUEZ PEREZ 31:37
- 1090 MAIALEN SALABERRIA ANTON 31:37
- 1093 OLATZ GIL EPELDE 31:37
- 1094 LARA MIGUEZ PEREZ 31:37
- 1119 SHEILA ROZAS OLIVEIRA 31:42
- 1175 JONE OLAIZOLA OÑEDERRA 31:59
- 1177 CRISTINA MONTERO GARCIA 32:00
- 1320 ANA FERNÁNDEZ DE LA LAMA 32:37
- 2149 MAPI FERNANDEZ ROMERO 35:08
- 2151 MARIAN ARRIOLA 35:09
- 2527 OLATZ GALARZA ARRESE 36:10
- 2529 AINARA DE PEDRO EPELDE 36:10
- 2530 MAIALEN ASTIGARRAGA GARATE 36:10
- 2531 MIREN BASTIDA ECHEVERRIA 36:11
- 2798 ANE IZETA LIZARRALDE 36:44
- 2801 MAITE LANDABURU AZCARRETA 36:44
- 3162 IDOIA TXURRUKA ALTZOLA 37:36
- 3164 MAITE IRIONDO AIZPITARTE 37:36
- 3257 CRISTINA CONDE DE FRÍAS 37:44
- 3457 ITXASO IRAZABAL 38:07
- 3598 IZASKUN DE MARCOS 38:22
- 4126 INMA MUGERZA PERELLÓ 39:32
- 4242 NEREA ZUAZUBISKAR SOLAEGI 39:49
Mendaroarren emaitzak:
- 547 LOREA CABELLO 29:08
- 569 VIRGINIA URRUZOLA CORDOBA 29:12
- 1181 AINARA EGUIGUREN RUIZ 32:01
- 1358 ARANTXA CEBRIAN FUENTE 32:45
- 1359 LEILA RODRIGUEZ ALVAREZ 32:45
- 1374 OLAIA BOUZAS SANCHEZ 32:48
- 1375 LEIRE PEREZ GÓMEZ 32:49
- 1998 ENCARNI CASTAÑO DE MATOS 34:45
- 2587 IRENE ELORZA IRIONDO 36:19
- 2954 ITXASO REAL JUEZ 37:07
- 3023 MARIMAR FERREIRA TABORZIA 37:17
- 3921 LOREA RIAÑO IDIAKEZ 39:05
- 4007 ENERITZ MUGURUZA FUNDAZURI 39:15
-
Elgoibarko eta Mendaroko 53 emakumek parte hartu zuten 28. Lilatoian (2017-03-07)
-
Eguraldi txarrari aurre eginez, Elgoibarko eta Mendaroko 66 emakumek hartu zuten parte Lilatoian (2016-03-07)
-
Elgoibarko eta Mendaroko 73 emakumek bukatu zuten Lilatoia (2015-03-02)
-
29 elgoibartarrek eta 8 mendaroarrek bukatu dute 25. Lilatoia (2014-03-10)
- 20 elgoibartar eta 12 mendaroar, Donostiako Lilatoian (2013-03-04)
- 17 elgoibartarrek eta 10 mendaroarrek hartu zuten parte Lilatoian (2012-03-06)