Haundi ikustera Soraluzera joateko autobusa, doan

Barren.eus 2018ko mar. 1a, 15:42

Haundik Soraluzeren aurka jokatuko du zapatuan Ezozi futbol zelaian, 16:30ean. Igoera lortzeko ahaleginean partida garrantzitsua dela-eta, autobusa antolatu du C.D. Elgoibarrek Soraluzera joateko, doan.

Autobusa Txankakoako zubitik irtengo da 15:30ean. Interesatuek Jai Alai eta Kaia tabernetan eman beharko dute izena, ostiraleko 18:00ak baino lehen. C.D. Elgoibarren kamisetarekin eta bufanda zurigorriekin azaltzeko ere eskatu die taldeak zaleei.

•Bazkide txartelak jasotzeko ordutegia

C.D.Elgoibarrek jakinarazi duenez, bazkide txartelak jasotzeko dituzten lagunek eguaztenetan jaso ditzakete, 17:15etik 18:30ak bitartean, taldeak Mintxetan dituen bulegoetan. Haundik etxean jokatzen duenetan ere banatuko dituzte txartelak. Txartelak jaso ezean, Uzuri, Astigarraga erta Iriondok eskaintzen duten %10eko deskonturik ezingo dutela probestu gogorarazi nahi diete bazkideei klubeko arduradunek.