Gimnasta elgoibartarrek eskolarteko gimnasia erritmikoko txapelketan hartu zuten parte

Barren.eus 2018ko mar. 1a, 14:22

Gipuzkoako eskolarteko gimnasia erritmikoko txapelketa jokatu zuten aurreko zapatuan Bergaran, eta sei gimnasta elgoibartar ere lehiatu ziren bertan.

Elgoibar herri kirolzalea denik ezin da ukatu, besteak beste, ia hogei kirol talde federatu daudelako herrian. Horien artean ez dauden kiroletan ere aritzen dira, baina, elgoibartarrak. Kirol horietako bat da gimnasia erritmikoa. Eibarren errotutako eta tradizio handiko kirola da gimnasia erritmikoa, eta auzoko taldean, Club Gimnasia Ritmika Ipurua izenekoan, dabiltza zenbait elgoibartar: Uxue Etxeberria, Nora Mujika, Joselin Padilla, Haizea Carrascal, Susane Cano eta Irune Del Amo. Gipuzkoako eskolarteko gimnasia erritmikoko txapelketako lehen fasean hartu zuten parte guztiek, bakoitzak bere mailan, joan den otsailaren 24an, Bergarako Labegaraieta kiroldegian. Alebin eta infantil kategorietako gimnastak lehiatu ziren Bergaran, taldeka zein bakarka. Sailkapeneko hurrengo fasea apirilaren 21ean jokatuko dute Arrasaten.

Bergarako txapelketako bideoa eta argazkiak argazkiak goiena.eus webgunean ikus ditzakezue.

gimnasia erritmikoa elgoibar eibar taldea