Ipar Martxa ikastaroa emango dute otsailaren 24an, Mintxetan

Barren.eus 2018ko ots. 16a, 14:49

Ipar Martxa ikastaro berri bat antolatu du Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak, joan den urtarrilean eskaini zutenak izan zuen harrera ona ikusita.

Otsailaren 24an emango dute Ipar Martxa edo Nordic Walking ikastaro berria, 10:30etatik 12:30etara, Mintxetan. Kirol Patronatutik jakinarazi dutenez, helduei zuzenduta dago eta ipar martxan aritzeko teknika irakatsiko dute. Saio praktikoa izango da eta antolatzaileek lagatako makilekin arituko dira parte hartzaileak. Ikastaroan parte hartzea nahi dutenek otsailaren 21a baino lehen eman behar dute izena Olaizaga Kiroldegian edo Mintxetako harreran. Patronatuko bazkideek 12 euro ordaindu beharko dituzte parte hartzeko eta 15 eurokoa izango da bazkide ez direnentzako prezioa.

Ipar Martxa iraupen eskian oinarritua dago eta Finlandian du jatorria. Sasoi ona ez galtzeko, elurrik ez zegoenean ere "eskiatzen" hasi ziren. Kirol hau bastoi berezi batzuekin egiten da eta gorputzaren goialdea ere lantzen da.