Aste Santuko Kirol Campusean izena emateko epea martxoaren 16an amaituko da

Barren.eus 2018ko ots. 14a, 12:22

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak Aste Santuko Kirol Campusa antolatu du aurten ere, hamargarren urtez jarraian. Campusa martxoaren 26, 27 eta 28an eta apirilaren 3, 4, 5 eta 6an egingo da. Zazpi egun horietan, 9:30etik 12:30era bitartean, kirol desberdinak egiteko aukera izango dute partaideek.

2006 eta 2011 urte bitartean, biak barne, jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute kirol campusean. Hau da, 7 eta 12 urte tarteko haurrek parte hartu dezakete. Interesatuek martxoaren 16a baino lehen eman beharko dute izena Olaizaga kiroldegian. Prezioari dagokionez, Patronatuko bazkideek 43 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek, aldiz, 48 euro.

∞ Lotura duten albisteak: