Emakumeen eta gizonen pala txapelketetako izen-ematea zabalik dago

Barren.eus 2018ko ots. 7a, 10:07

Emakumeen binakako pala txapelketa antolatu dute Elgoibarren zazpigarren urtez jarraian, eta horrekin batera gizonen pala txapelketa ere antolatu dute, hirugarrengoz. Zabalik dago batean zein bestean izena emateko epea.

Apirilaren 3an hasiko dira bi pala txapelketak eta ekainaren 15ean jokatuko dira finalak. Ohi duten legez, Kalegoen plazako frontoian jokatuko dituzte partidak. Martxoaren 5era bitartean eman daiteke izena Lagunak Pilota Eskolak Elgoibarko Udal Kirol Patronatua eta Berdintasun Sailaren laguntzarekin antolatzen dituen txapelketetan. Iaz 36 bikote aritu ziren lehian eta Maite eta Iratxe Barruetabeña ahizpa mutrikuarrak gailendu ziren emakumezkoetan eta Arroa Beheko Jokin Artetxek eta Zumaiako Josu Salegik jantzi zituzten irabazlearen txapelak gizonezkoetan.

pala txapelketak finala kepa

Lotura duten albisteak: