Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

haundi cd elgoibar vs eibar8Lehen hiru sailkatuekiko aldea murrizteko aukera ona galdu zuen Haundik Eibar Urkoren aurka Mintxetan jokatu zuen derdian. Hutsean bukatu zuten partida.

Partidako azken hamar minutuak jokalari bat gutxiagorekin jokatu zituzten eibartarrek, epaileak jokalari bat kanporatu zuelako, baina esperientzia erakutsi zuten eta Haundik ezin izan zuen aukera garbirik sortu. Hala, golik gabe amaitu zen lehiatua izan zen auzotarren arteko norgehiagoka. Haundik Idiazabalen izango du lehen hiru sailkatuetara hurbiltzeko aukera berrri bat, izan ere Idiazabal K.E. taldearen aurka jokatuko dute 20. jardunaldiko partida datorren asteburuan.

C.D. Elgoibarreko talde nagusia laugarren postuan sailkatuta dago une honetan, 32 punturekin. Aloña Mendik eta Eibar Urkok 37 puntu dituzte eta 38 puntu ditu Tolosak, Gorengoen Erregional mailako bigarren multzoko liderrak.

C.D. Elgoibarreko taldeek asteburuan izan dituzten emaitzak cdelgoibar.com webgunean.

haundi cd elgoibar vs eibar

haundi cd elgoibar vs eibar2

haundi cd elgoibar vs eibar3

haundi cd elgoibar vs eibar5

 haundi cd elgoibar vs eibar6

 

Argazki lehiaketa

Argazki lehiaketa

GUREAN.EUS

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza