Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

asier urain sanlo elgoibar inaki aragonJubenil mailako Espainiako eskubaloi selekzioak Sierra Nevadan egingo duen trebakuntza saio baterako deitu du Sanloko jokalari Asier Urain.

Asier Urain sanloEspainiako Eskubaloi Federazioak formakuntza saioa eskainiko die, 2000 eta 2001 urteetan jaiotako 60 eskubaloi jokalariri, Sierra Nevadako Errendimendu Handiko Zentroan, Granadan. Otsailaren 8tik 15era izango da. Espainiako selekzioak deitutako jokalarien artean da Asier Urain elgoibartarra, hegaleko ezkerreko postuan jokatzeko, hain justu ere. Sanloko Deca jubenil mutilen taldeko jokalaria da Urain. 

• Europako Txapelketa abuztuan
Jubenil mailako Europako Eskubaloi Txapelketa jokatuko dute uda honetan Kroazian, abuztuaren 9tik 19ra bitartean. Espainiako selekzio absolutuko hautatzaile Jordi Riberak gidatutako teknikari taldeak hautatu ditu Sierra Nevadara joango diren 60 jokalariak, eta horien artetik irtengo da ia ziur Europako Txapelketa jokatuko dutenen azken deialdia.
• Laukoren garaipena eta Alcortaren porrota
Sanloko senior taldeek etxean jokatu zituzten euren partidak azken jardunaldian. Senior emakumezkoen Lauko taldeak 21 eta 17 irabazi zion Berangori. Hala, zenbait partida jarraian galdu eta gero, garaipenaren bidera itzuli dira eta igoera kanporaketak jokatzeko lehian aukerak dituzte oraindik ere. Alcorta Forging Group taldeak, berriz, 21 eta 26 galdu zuen Trapagaren aurkako neurketa. Senior gizonen bigarren taldeak, Salento Elgoibarrek, garaipena eskuratu zuen Saiekoren aurka, 34 eta 28ko emaitzarekin. Infantil taldeentzako ez da jardunaldi ona izan, Sanloko hiru taldeek (Bacalaos Alkorta, Modeltek eta Pneumax) galdu egin zituzten-eta euren partidak. Aldiz, kadete mailako Cometel taldeak denboraldiko partidarik onenetarikoa jokatu zuen eta 29 eta 10 hartu zuen mendean Tolosa. Euskal Ligan diharduen Arilanek jarraian lortzen duen bigarren garaipena lortu zuen Bilbon, San Adrian taldearen aurka (12-19). Euskadiko Txapelketarako Lauko Finalera sailkatzea dute aurtengo helburua. Astigarragak partida estua jokatu zuen Egiaren aurka, baina bi goleko aldeaz galdu zuten azkenean, 30 eta 32. Gripea eta lesioen ondorioz aldatzeko jokalari bakarra izan zuten ahulkitxoan eta igarri zen azkenerako.
Tecnifuellek jubenil mailako Euskal Ligako bigarren faseko lehen partida jokatu zuen, eta 21 eta 18 irabazi zion Kukullagari.

Infantil mutilen taldeei dagokionez, Zubacorrek 19-eta 20 irabazi zion Bera Berari, Donostian; eta, Hotel Txarridunak hiru goleko aldeaz galdu zuen Bidasoaren aurka, Irunen jokatutako partida.
Jubenil mutilen Deca taldeak garaipenarekin estreinatu zuen bigarren fasea, Usurbili 24 eta 27 irabazita. Lau goleko desabantailarekin ailegatu ziren atsedenaldira, 11 eta 15, baina bigarren zatian 9 gol bakarrik jaso zituzten elgoibartarrek.

Sanloko talde guztien emaitzak sanlo.net webgunean. 

∞Lotura duten albisteak:

BARREN 25 urte

BARREN 25 urte

GUREAN.EUS

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza