Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

arku tiraketa eh txapelketa mintxeta joseluisgarciajatsu 1Euskadiko Aretoko Arku Tradizionaleko eta Arku Biluziko VIII. Txapelketa jokatuko da domeka honetan, otsailaren 4an, Olaizaga kiroldegian.

Elgoibarko Zarta arkulari taldeak eta Gipuzkoako arku tiraketa federazioak antolatu dute Elgoibarren jokatuko den Euskadiko txapelketa. Guztira 50 arkularitik gora arituko dira lehian. Donostiako Diarco taldeak izango ditu ordezkari gehien, hamar guztira. Bizkaiko bi taldek, Abanto Gezaleriak eta Arco Santurtzi, zazpina ordezkari aurkeztuko dituzte. Etxeko taldeak, Zartak, lau ordezkari izango ditu: Andoni Campo, Rafael Segui, Hugo Sierra eta Javier Varona. Hona hemen parte-hartzaileen zerrenda (PDF)

9:00etan hasiko da txapelketa Olaizaga kiroldegiko kantxan eta 14:30ak ingururako amaituko dela aurreikusten dute antolatzaileek.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza