Seniorretan Alberdi-Aizpuru eta promesetan Alberdi-Apezetxea irabazle, San Anton txapelketan

Barren.eus 2018ko urt. 20a, 22:38

Lagunak Pilota Eskolak antolatutako XVI. San Anton pilota torneoko finalak jokatu zituzten barixaku gauean Ikastolako frontoian. Jon Alberdi (Azpeitia, 1999) eta Unai Alberdi (Azpeitia, 2002) anaia azpeitiarrak izan ziren protagonista nagusietakoak, seniorretako finala irabazi baitzuen lehenak eta promesetakoa gazteenak. Biak ari dira Asegarcerekin entrenatzen.

Lehen partidan, finalerdietako kanporaketa gainditu ostean, finalera ailegatu diren bi bikoteak aritu ziren elkarren aurka, Carregal-Artola bikotea Alberdi-Apezetxearen aurka. Unai Alberdik eta Antton Apezetxeak nagusitasunez irabazi zuten finala, 22 eta 11ko emaitzarekin. Umore Ona taldeko Antton Apezetxea goizuetarra aukeratu zuten finaleko pilotaririk onena.

Senior mailako finala orekatuagoa eta estuagoa izan zen. Atxotegi-Olaizola bikoak Alberdi-Aizpururen aurka jokatuko zuen eta berdintasuna izan zen nagusi markagailuan eta jokoan. Lan erditara berdinduta ailegatu ziren eta hamabina eta hamalauna ere berdinduta egon ziren. Gero, hiruzpalau tantoko aldea lortu zuten Alberdik eta Aizpuruak, baina aldea jan eta hogeina berdindu zuten Aitor Atxotegi aurrelari soraluzearrak eta Jon Olaizola atzelari lesakarrak. Atxotegik oso ondo ezagutzen du Ikastolako frontoia, lau bat urtean Lagunak taldeko pilotaria izan baitzen jubenil sasoian. Gainera, Atxotegik gogo berezia zuen final hau jokatzeko
Azken bi tantoak, baina, Jon Alberdi azpeitiarrak eta Julen Aizpurua asteasuarrak osatutako bikoak egin zituen jarraian eta eurek jantzi zituzten irabazlearen txapelak. Azpeitiko Ilunpe taldeko Jon Alberdi izendatu zuten finaleko pilotari onena.
Hortaz, San Anton Txapelketako lau txapeletatik bi eraman zituzten Azpeitia aldera Alberdi anaiek, Asegarce enpresaren harrobiko bi pilotariek. Azpeitiarrentzat egun seinalatua den San Sebastian bezpera egunean lortu zuten gainera, garaipena ospatzeko aukera paregabea.

sananton pilota elgoibar lagunak finala danak

sananton pilota elgoibar lagunak finala txap promesa

sananton pilota elgoibar lagunak finala jok onena promesa

sananton pilota elgoibar lagunak finala txap senior

sananton pilota elgoibar lagunak finala alberdi onena

sananton pilota elgoibar lagunak finala prom2

sananton pilota elgoibar lagunak finala prom

sananton pilota elgoibar lagunak finala agurra senior

sananton pilota elgoibar lagunak finala 1

sananton pilota elgoibar lagunak finala pub

sananton pilota elgoibar lagunak finala 5

sananton pilota elgoibar lagunak finala 7

 sananton pilota elgoibar lagunak finala 3

sananton pilota elgoibar lagunak finala pub2

sananton pilota elgoibar lagunak finala bolea