Bostehun ume baino gehiagok hartu dute parte Mugertza krosari buruzko marrazki lehiaketan

Barren.eus 2018ko urt. 16a, 12:53

Mugertza krosari buruzko marrazki lehiaketako irabazleak jakitera eman dituzte antolatzaileek. Joan den zapatuan egin zuten sari banaketa, John Ngugi, Carmen Valero, Mariano Haro eta Ezequiel Canario atleta ohien parte hartzearekin.

Elgoibarko Udaleko Haur eta Gazteen Sustapeneko Sailak eta Mintxeta Atletismo Taldeak 6 eta 12 urte bitarteko herriko umeentzako LXXV. Juan Muguerza Krosa 2018 Marrazki Lehiaketa antolatu dute, hirugarren urtez. Aurtengoan 509 umek parte hartu dute.
Parte hartzea oso handia izan dela azpimarratu dute antolatzaileek, eta epaimahaiak lan handia egin behar izan duela aukeraketa egiteko, "oso maila oneko" lanak aurkeztu dituztela-eta. Joan den zapatuan egin zuten sari banaketa ekitaldia, Eskola Kiroleko atletismo festa bukatu ostean.
Kategoria bakoitzean bi sari eman dituzte; lehenengo saria, 60 euroko erosketa txartela izan da, eta 50 eurokoa bigarren saria, herriko kirol dendaren batean gastatzeko biak ere.
Ondorengo haur hauek izan ziren sarituak (beherago ikus ditzakezue bakoitzak eginiko marrazkiak):

  1. KATEGORIA (LH1-LH2ko ikasleak) 1. Saria: Jon Trevino Agirregomezkorta (LH2) 2. Saria: Mikel Etxabe Zabala (LH1)
  2. KATEGORIA (LH3-LH4ko ikasleak) 1. Saria: Alain Diez (LH4) 2. Saria: Ibon Makazaga Idarraga (LH3)
  3. KATEGORIA (LH5-LH6ko ikasleak) 1. Saria: Ane Dominguez Cid (LH5) 2. Saria: Danel Rodriguez Aranburu (LH5)

• Erakusketa kiroldegian
Marrazki sarituak eta sarituak izan gabe onenen artean aukeratuek, Olaizaga kiroldegian jarriko dituzte ikusgai urtarrilaren 29tik otsailaren 25era bitartean.

 III. Marrazki Lehiaketako lan sarituak:mugertza marrazki lehiaketa elgoibar

mugertza marrazki lehia elgoibar 1kateg 2saria

mugertza marrazki lehia elgoibar 2kat 1saria

mugertza marrazki lehia elgoibar 2kat 2saria

mugertza marrazki lehia elgoibar 3kat 1saria

mugertza marrazki lehia elgoibar 3 kat 2saria