Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

nordic walking elgoibarBastoiekin oinez ibiltzea da oinarrian Nordic Walking edo Ipar Martxa kirol modalitatea. Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak ikastaroa antolatu du urtarrilaren 27rako.

Ibiltzeko modu hau iraupen eskian oinarritua dago eta Finlandian du jatorria. Sasoi ona ez galtzeko, elurrik ez zegoenean ere "eskiatzen" hasi ziren. Kirol hau bastoi berezi batzuekin egiten da eta gorputzaren goialdea ere lantzen da.
Udal Kirol Patronatuak antolatu duen ikastaroan Ipar Martxan aritzeko teknika irakatsiko dute. Saio praktikoa izango da antolatzaileek utzitako makilekin arituko dira parte hartzaileak. Urtarrilaren 27an, zapatua, izango da Mintxetan, 10:30etik 12:30era. Interesatuek urtarrilaren 22a baino lehen eman behar dute izena Olaizaga Kiroldegian edo Mintxetako harreran. Patronatuko bazkideek 12 euro ordaindu beharko dituzte eta 15 euro bazkide ez direnek.

Lehiaketa 2018

GUREAN.EUS

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza