Sanloko jokalariek Euskadiko selekzioekin Espainiako Txapelketan lortutako emaitzak

Barren.eus 2018ko urt. 10a, 21:31

Espainiako Eskubaloi Txapelketan parte hartu berri dute Sanloko hamar jokalarik, Euskal selekzioa ordezkatuz, Galizian. Jokalari gehiagok selekzioan jokatzeko aukera izan dezaten harrobia sendotzeko lanean aritu da Sanlo Eguberrietan.

Taldekako eskubaloi txapelketek atseden hartu dute Eguberrietan, baina Sanloko hainbat jokalarik ez dute atsedenik izan. Galizian urtarrilaren 2tik 17ra jokatu duten Federazio autonomikoen Espainiako Eskubaloi Txapelketan parte hartu dute Sanloko hamar jokalarik Euskadiko adin tarte askotariko selekzioekin. Julen Urruzolak lortu du guztietan emaitzarik onena, kadete mutilen euskal selekzioarekin hirugarren postuan sailkatu baitzen. Miren Armentiak eta Maddi Goñik ere eskura izan zuten brontzezko domina, baina laugarren postua eskuratu zuten azkenean; infantil nesken taldearekin lehenak eta kadete nesken selekzioekin bigarrenak. Markel Orbeak eta Aitor Altzerrekak infantil mutilen taldean jokatu zuten eta 9. postua lortu. June Loidi eta Nahia Legorburu, berriz, 6. postuan sailkatu ziren jubenil nesken taldearekin. Azkenik, Asier Urain, Oscar Gonzalez eta Kimetz Bergaretxe 9. postuan sailkatu ziren jubenil mutilen taldearekin. Hona Sanloko jokalariak euskal selekzioekin ageri diren argazki-bilduma.

Ehun ume Neguko kanpainan
Era berean, Sanlo Eskubaloi Eskola ere martxan izan da Eguberrietan eta 100 ume inguruk parte hartu dute Neguko kanpainan. Sanloko arduradunek balantze oso positiboa egin dute eta entrenatzaile guztiek eginiko "lan ona" nabarmendu dute eta eskerrak eman dizkiete laguntza eman dieten lagun guztiei, baita txapelketak jokatu zituzten egunetan zukuak eta esne opilak banatu zituztenei ere. Bilboko PIN-era irteera bat ere egin zuten, honako argazki bilduman ikus daitekeen moduan.

∞Lotura duten albisteak:

sanlo elgoibar euskal selekzioagaz markelorbea

sanlo elgoibar euskal selekzioagaz urruzola

sanlo elgoibar euskal selekzioagaz zaleak

sanlo eskola neguko kanpaina imh elgoibar taldean

sanlo eskola neguko kanpaina imh elgoibar 1

sanlo eskola neguko kanpaina imh elgoibar