Lehen neurketan Peru Labaka eta Aranguren Alberdiren eta Aizpururen aurka lehiatuko dira. Bigarrengoan Quinak eta Arratibelek osatutako bikoteak Atxotegik eta Olaizolak osatutakoaren aurka jokatuko du. 22:00etan hasiko da pilota jaialdia Ikastolako frontoian.
Joan den abenduaren 29an jokatu zituzten promesa mailako bi finalerdiak. Lehenengoan Karregalek eta Artolak osatutako bikoteak 22 eta 20 irabazi zion Ruiz de Larramendiri eta Garmendiari. Bigarren kanporaketan, Alberdik eta Apezetxeak 22 eta 19 irabazi zieten Agirreamalloari eta Olideni. Hortaz, Karregalek eta Artolak jokatuko dute finala Alberdiren eta Apezetxearen aurka. Urtarrilaren 19an, barixakua, izango da finala.
Iazko txapelketan, Espinal eta Zezeaga gailendu ziren seniorretan eta Agirreamalloa eta Ibarloza markinarrak promesetan.
∞Lotura duten albisteak:
- Espinal eta Zezeaga nagusi San Anton Pilota Txapelketan (2017-01-25)
- Asteburu betearen ostean, amaitu dira San Anton jaiak (2015-01-19)
- San Anton pilota txapelketa egun bakarrean jokatuko da aurten, arazo ekonomikoak tarteko (2014-01-09)
- Txapelik irabazi gabe geratu da Txurruka San Anton pilota txapelketan (2013-01-22)
- Hiru pilotari elgoibartar lehiatuko dira San Anton Pilota Txapelketan (2012-12-27)
- Eneko Loiola: “San Anton Torneoa irabazi eta gero lasai jubilatu naiteke” (2011-01-22)
- Elgoibartarrak esku hutsik San Anton Torneoko finaletan (2010-01-25)
- San Anton Torneoko finala jokatuko du Loiolak, laugarrengoz (2010-01-11)
- San Anton Torneoko finalerdietan jokatuko du Loiola elgoibartarrak (2007-01-12)