Eguraldiak ez zuen lar lagundu, baina hala ere, 50 bat lagunek antxitxika esan zioten agur 2017. urteari. Bost kilometro pasatxoko ibilbidea egin zuten korrikalariek, mozorrotuta ere bai batzuek, eta giro ezin hobea sortu zen. Bukaeran, txorizo egosia eta edaria banatu zituzten antolatzaileek. ARGAZKI BILDUMA