Espainiako Ohorezko Senior Mailan diharduten bi taldeek nagusitasunez irabazi zituzten Lauko Finaleko finalerdietako neurketak. Bizkaitarren arteko lehian, Barakaldoko HGB Zuazok 27 eta 14 irabazi zion Bilboko C.B. San Adrian taldeari. Era berean, Super Amara Bera Bera taldeak ere erraz hartu zuen mendean Etxebarriko Kukullaga Eskubaloi taldea. Donostiarrek 21 eta 37 irabazi zuten.
Hortaz, azken hiru urteetan errepikatu den finala jokatuko dute Bera Berak eta Zuazok, 18:00etatik aurrera, Olaizaga Kiroldegian.
Bera-Bera Donostiako eskubaloi taldea da txapelketa honetako dominatzaile nagusia. Zazpi alditan (2009, 2011, 2012, 2014, 2015, 2016 eta 2017an) irabazi du 2009tik antolatzen duten txapelketa, azken laurak jarraian. Azken hiru edizioetan Zuazo taldeari irabazi dio finala. Hain zuzen ere, Zuazo (2010ean) eta Kukullaga (2013an) dira txapelketa hau irabazi duten beste bi taldeak.
- Sanlok zuzenean eskainiko du finala Youtuben duen kanalean. Atzoko bi finalerdiak ere ikusgai daude bertan.
∞Lotura duten albisteak: