Mendaron bakarrik egingo dute aurten San Silbestreko lasterketa

Barren.eus 2017ko abe. 22a, 16:34

Mintxeta Atletismo Taldeak jakinarazi duenez, aurten ez dute San Silbestreko lasterketarik antolatuko Elgoibarren -orain arte zortzi alditan antolatu dute-. Mendaroarrek, aldiz, izango dute urtea antxitxika agurtzeko aukera.

Mendaroko Txirrindulari taldeak antolatuta, abenduaren 31n 17:00etan hasiko da Mendaroko San Silbestrea. Bost kilometroko ibilbidea izango du probak eta Goñati frontoitik irtengo dira. Egunean bertan ere eman ahal izango da izena, bi euroan.

∞Lotura duten albisteak:

san silbestre elgoibar irteera