Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

xake elgoibar azkarraBi xake txapelketa jokatu zituzten domekan Elgoibarko Xake Taldearen egoitzan, Juan Mugertza kalean

Eskolarteko xake txapelketa jokatu zuten joan den abenduaren 17an Elgoibarko Xake Taldearen egoitzan. Beñat Cearsolok, Asier Arakistainek eta Samuel Egurenek irabazi zuten, 10 urtez azpikoetan, 9 urtez azpikoetan eta 5 urtez azpikoetan, hurrenez hurren.

Egun bereko arratsaldean jokatu zuten senior mailako parte hartzaileentzako Xake Txapelketa Azkarra. Jokalari bakoitzak bost minutu zituen partida osorako. David Perez Cela ermuarrak erabateko nagusitasuna erakutsi zuen modalitate honetan eta jokatu zituen partida guztiak, hamahirutik hamahiru, irabazi zituen. Elgoibar Xake Taldeko kide Jabi Muñoz mendaroarrak ere txapelketa aparta osatu zuen, eta hamabi partida irabazi zituen, irabazlearen aurkako partida bakarrik galduz. Elorrioko Aitor Gallastegi sailkatu zen hirugarren postuan, 10,5 punturekin. Juan Manuel Navarro elgoibartarrak Gallastegiren puntu kopuru bera lortu zuen arren, berdinketa hausteko partidan Gallastegi nagusitu zen.

xake elgoibar eskolartekoa jokoan3

xake elgoibar azkarra irabazleak

xake elgoibar eskolartekoa jokoan

xake elgoibar azkarra jokoan 2

Argazki Lehiaketa 2021

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza