Henrik Teske alemaniarrak irabazi du Elgoibarko 27. Maisuen Nazioarteko Txapelketa

Barren.eus 2017ko abe. 22a, 15:10

Gaur eguerdian amaitu da Elgoibarko 27. Maisuen Nazioarteko Txapelketa. Zazpi eguneko lehia estua eta gero, Henrik Teske xakelari alemaniarra izan da erregularrena eta berak batu ditu puntu gehien, sei guztira. Milos Stankovic serbiar gazteak egin du bigarren, 5,5 punturekin eta Indiako Srinath Narayanan sailkatu da hirugarren bost punturekin.

Hamar xakelari aritu dira lehian Elgoibarko Maisuen Nazioarteko Txapelketan, eta lehia estua izan dela erakusten du iazko irabazlea, Michael Oratovsky errusiarra, bederatzigarren postuan sailkatu izanak aurten. Alemaniako Henrik Teske Maisu Handia izan da onena aurten, sei punturekin. (iks sailkapena)

 Elgoibarko Maisuen Nazioarteko Xake Txapelketaren palmaresa (-PDF-):

Gustavo Barrenetxea elgoibartarrak ere parte hartu du aurten, bere bosgarren parte hartzean. Bi berdinketa lortu eta gero, hamargarren postuan sailkatu da puntu batekin. Edonola ere, gustura zegoen bere parte hartzearekin, bera baino ELO puntu askoz gehiago dituzten xakelarien aurka jokatzen baitu Maisu Handi eta Nazioarteko Maisu kategoriako aurkarien aurka. Presio gabe aritzearen ondorioz partida ikusgarriagoak proposatu ahal izan dituela azaldu du.
Elgoibarko Eskolarteko Xake Txapelketako irabazleek ere gaur egin duten sari banaketa ekitaldian jaso dituzte sariak. Beñat Cearsolok, Asier Arakistainek eta Samuel Egurenek irabazi zuten, 10 urtez azpikoetan, 9 urtez azpikoetan eta 6 urtez azpikoetan, hurrenez hurren.

xake nazioartekoa elgoibar saribanaketa teske irabazle

xake nazioartekoa elgoibar saribanaketa lehen 3

xake nazioartekoa elgoibar saribanaketa danak

xake nazioartekoa elgoibar saribanaketa eguren

 xake nazioartekoa elgoibar saribanaketa eskolartekoa

xake saribanaketa asier arakistain

xake nazioartekoa elgoibar saribanaketa santi glez

xake nazioartekoa elgoibar saribanaketa jokoan2

 xake nazioartekoa elgoibar saribanaketa jokoan

xake nazioartekoa elgoibar alemaniarra

xake nazioartekoa elgoibar alemaniarra 1

xake nazioartekoa elgoibar gustavo barrenetxea

xake nazioartekoa elgoibar INDIARRA

xake nazioartekoa elgoibar oravstovsky

xake nazioartekoa elgoibar pentsakor

xake nazioartekoa elgoibar pleno aretoan

xake nazioartekoa elgoibar serbia vs india