17 sari banatu dituzte Kirol Federatuaren Urteko Sarietan

Barren.eus 2017ko abe. 22a, 10:49

2017. urtean nabarmendu diren kirolari, entrenatzaile, laguntzaile, zuzendaritzako kide edo babesleak saritu dituzte Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak urtero antolatzen duen Elgoibarko Kirol Federatuen Urteko Sarietan.

Herriko 16 kirol klubek beste horrenbeste sari banatu zituzten atzo, Inazio Bereziartua musika eskolako auditoriumean egin zuten sari banaketa ekitaldian. Eta Udal Kirol Patronatuak sari berezi bat ere banatu zuen, C.D. Elgoibarren mendeurreneko batzordeari, hain zuzen ere. 

Ekitaldi hasieran saskibaloiari buruzko solasaldian parte hartu zuten lau lagunek: Xabi Oroz (Azkoitia, 1996) Delteco GBC taldeko jokalaria; Jon Gonzalez, Gipuzkoako Saskibaloi Federazioako Zuzendari Teknikoa; formakuntza ikastaroetako irakaslea eta entrenatzailea; Ainhoa Herrero Gernika Saski klubeko gazteen taldeko entrenatzailea eta jokalari ohia, eta Asier Murua, Elgoibarko Saskibaloi Taldeko entrenatzailea eta jokalari ohia.

♦ ARGAZKI-BILDUMA: Ekitaldiko eta saritutako lagunen argazkiak

kirol sariak 2017 saribanaketa elgoibar mahai ingurua

 

∞ Lotura duten albisteak:

Aurreko urteetako sarituak