Saskibaloiari buruzko solasaldia egingo dute Kirol Federatuaren Urteko Sarietan

Barren.eus 2017ko abe. 20a, 14:14

Kirol Federatuaren Urteko Sariak banatuko dituzte eguenean (abenduak 21) Musika eskolako auditoriumean. Ekitaldi hasieran saskibaloiari buruzko mahai ingurua antolatu dute, besteak beste, Xabi Oroz ACB ligan diharduen Donostiako Delteco GBC taldeko jokalari azkoitiarra, eta Ainhoa Herrero; Gernika Saski klubeko gazteen taldeko entrenatzailea eta jokalari ohia, izango dira hizlariak.

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak antolatzen duen Kirol Federatuaren Urteko Sariak banatzeko ekitaldian saskibaloiari buruzko mahai ingurua antolatu dute aurten. Kirol federatuan eta eskola kirolean saskibaloiak sustatzen dituen balioen inguruan berba egingo dute lau lagunek.

Mahaikideen artean, honakoak izango dira, besteak beste: Xabi Oroz (Azkoitia, 1996) Delteco GBC taldeko jokalaria; Jon Gonzalez, Gipuzkoako Saskibaloi Federazioako Zuzendari Teknikoa; formakuntza ikastaroetako irakaslea eta entrenatzailea; Ainhoa Herrero Gernika Saski klubeko gazteen taldeko entrenatzailea eta jokalari ohia, eta Asier Murua (Elgoibarko Saskibaloi Taldeko entrenatzailea eta jokalari ohia). Lorea Arakistain kazetariak aurkeztuko du ekitaldia.

Inazio Bereziartua musika eskolako auditoriumean izango da, 20:00etn hasita. Mahai inguruaren amaieran banatuko dituzte sariak. Udal Kirol Patronatuak 17 sari banatuko ditu Elgoibarko kirol taldeek urtean zehar egiten duten lanren errekonozimendu gisa.

∞ Lotura duten albisteak:

Aurreko urteetako sarituak